gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '836'

UGARTE

Bolumen handiko baserri hau Behe Bailaran dago, muino baten oinean. Oin angeluzuzena du, eta gainean egurrezko bi isurkiko estalki bat, fatxada nagusiarekin

elkarzuta den gailur batekin. Bi solairu eta ganbara ditu baserriak.

Fatxada nagusia (SE orientazioa) harlangaitzezkoa da eta harlanduzko eskantzuak ditu. Behe-olairuan ageriko harlangaitza ikus daiteke. Lehen solairuan eta ganbaran,

bestalde, egurrezko bilbadurak erabili dira eta harlangaitza zarpiatua eta zuritua da. NE-ko fatxada harlangaitzezkoa da eta, kasu honetan ere, egurrezko bilbadurak erabili dira behe-solairuan, eta harlangaitzezko horma-atalak ikus daitezke, zarpiatuak eta zurituak. SW-ko fatxada harlangaitzezkoa da eta hutsune dinteldu batzuk ikus daitezke, harlanduz apainduta. Alde horretan zubi bat dago eta bertatik zuzenean iristen da lastategira. NW-ko fatxadan (harlangaitzezkoa) sei hutsune txiki ikus daitezke (leihoak), modu irregularrean banatuta.

Eraikinaren barrualdean hamalau osoko zutabe daude, haritzaren egurrez eginak (bi dolare gotikoaren dolareko pilareek osatutako bastidoreak dira), eta beheolairuan

kokatutako zapatek eusten dituzte. Egituraren ardatz dira aipatutako zutabeak eta barrualdean dolare gotikoko habe bat osatzen dute. XVI. mendean eraiki zen baserria, eta NW-ko aldean hormarte bat gehiago jarri zitzaion.

Fatxada nagusiaren hegoaldean itsatsita dagoen zatia ez da monumentuaren zati gisa ulertu.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Birgaitze lanak.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2011ko Plana: 39.500 €

ASTEASU

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net