gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '658'

HERRIKO GARTZELA

Irudia

Barrendegi errektangular txiki hau, manposteriazko horma lodiez dago mugatua, barnekaldetik zurez forraturik aurkitzen da eta ez ditu leihorik. Bertan sartzeko, zurezko ate baten bidez baliatzen gara. Zeraingo Udalak egoitza bezala erabiltzen duen Ostatu izeneko eraikinaren behe planta aurkitzen da.
1705. urtean Zeraingo Konzejuak Udaletxea eraikitzea erabaki zuenean, Olabide baserriari terreno batzuk erosi ondoren, eraikinaren diseinua Esteban Larraza, Segurako zurgin maisuak burutu zuen. Urte horretantxe, zurgintza lanak Lucas Aguirreburualderi, eta hargintza lanak Martin Garrori eman zitzaizkien.
Obra kontratuaren baldintzetan zehaztu egiten zen, besteak beste, eraikinak gela desberdin batzuk, zaltegiak, alondegi, labea, gartzela, e.a. izango zituela.
Eta eraikina 1708. urtean amaitua egongo zela aurrikusten bazen ere, obrak 1711 urtean amaitu ziren, hainbeste berandutzearen arrazoiak ezagutzen ez ditugularik.
Gartzelak, oraino, garai batean zuen itxura gordetzen du. Bertan, zurezko zepo kolektibo bat -bere kate eta guzti- kontserbatzen da, eta ez duela asko arte zorua lur astinduzkoa zen.
Hau da Gipuzkoan ezagutzen den ziega edo zigor-gela bakarra.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Intsektu xilofagoen erasoek, hormak indartzen dituzten taketa eta oholak ukitu egin dituzte, serioski. Honezaz gain, aintzinako iluminazio sistemak erabiliz, zepo kolektiboa zaharberrituz eta poliesterrez eginiko giza irudiak ere ekarriko direlarik, gartzelaren eskenografia antzeko bat burutzea aurrikusita dago.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990ko Plana: 1.400.000 pta.


ZERAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net