Segurako udal artxiboan 1426ko urtarrilaren 23ko dokumentu bat dago, eta, bertan, honako aipamena ageri da: "...casa e casería de Galfarsoro que es en la collación de Santa María de Cerayn..."
1625ean Lope Martínez de Isastik idatzitako Compendio Historial de Guipúzcoa izeneko liburuan Zeraingo oinetxeen zerrendan Galfarsoro baserria aipatzen du.
Gaur egungo eraikinak, XVI. mendekoak, XVII. mendeko egurrezko egitura bikaina du, eta fatxada nagusian 1841. urteko data grabatuta ageri da, urte hartan berrikuntza lan garrantzitsuak egin baitziren.
Lehen aipatutako datuen arabera, beraz, ia seiehun urteko denboraldian zehar etxebizitzarako erabilia izan zen jarraian oinetxe hau.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Horma bat sendotzea eta baserriko teilatua osorik birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 1.500.000 pta.
2008ko Plana: 12.000 €