Laukizuzen formako oina, hiru isurialdeko teilatua eta hiru solairu ditu. Fatxada nagusian solairu bat gutxiago, lurraren irregulartasunagatik. Ageriko harri-hormak ditu, eta harlanduak izkinetan eta bao ertzetan. Fatxada nagusian hiru baoko arkupea dauka. Barruan, ganbararen mailan, zurezko egitura ederra dauka oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 18.000 €