gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '684'

SAN MILLAN

Irudia

Zizurkilgo San Millan elizaren lehenengo aipamen idatziak 1350 urtekoak dira.
Gipuzkoan oso ohizkoa ez den bere adbokazioak eta San Millan dorre-etxearen ondoan egoteak, leinu honetako Ahaide Nagusien orubean, alegia, hasiera batean eliza honen patronatoa laikoa zela adierazten digute. Orain denbora gutxi arte iraun du egoera juridiko honek.
Eliza honen eraikitze prozesua ezagutzen lagunduko digun froga dokumentaturik ez daukagunez, kondar arkeologikoak aztertzera beharturik ikusten gara.
Sakristian gordetzen diren bereizgarri arkaikoak dituzten harrizko taila batzuk, abside murruko lehiate gotikoak eta barruko euskarriek ziurtatzen digute gaur eguneko tenplua XVI mendena, aurreko eraikuntza baten gainean egindako berritze lanen ondorioa dela.
Bere kokagune estrategikoak pentsa arazten digu garai batean bere dorrea defentsa lanetarako erabili zela, Erdi Aroan sarritan gerta ohi zen bezala.
XVII eta XVIII medeetna eliza gehienetan gerta ohi den bezala, berriztapen garrantzitsuak egin ziren, portada nagusiaren zabaltze era korua edo dorrearen errematearen eraikitzea esate baterako.
Gurutze-gangak ez dira jatorrizkoak, egungoek egurrezko nerbioak bait dituzte, eta plementeria, bata bestearekin lotuta eta igeltsuz estalita dauden egurrezko listoiez eraikitako sabai faltsu sinple bat besterik ez da.
Orain urte batzu estalkian berriztapenak egin ziren, lehen zegoen egurrezko egituraren ordez egungo hormigoi-indartuzkoa jarriz.
Saloi-oinplanoko tenplua, bi ataleko nabe bakar eta abside poligonalarekin.
Nabea, albo-murruei eratxektako fuste erdizilindrikoko kolometan deskargatzen diren gurutze-gangekin estaltzen da. Gaur egungo gangak ez dira jatorrizkoak, zere eta zurean eraikiak bait daude, igeltsuz estalita.
Mentsula barrokotan irozotutako bi arku beheratuk eusten diote koruari.
Dorrea tenpluaren oinaldean kokatzen da, non aurkitzen bait da erdi-puntuko arkuan egindako portada nagusi barrokoa ere, pilotaleku bezala erabilia den zurezko egitura interesgarrizko atari zabal eta oles batek babesten duela.
Murruak kareharri landuzkoak dira, horma-bularrekin kanpotik, eta estalkiaren egitura hormigoizkoa.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren estalkiaren berritzea, ganga-zati batzuen konpontzea, barneko paramentuen apailatzea eta pintatzea, atariaren zurezko egituraren sendatzea, honen estalkiaren erreteilatzea eta portada nagusiaren eta organoaren errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 2.000.000 pta.
1985eko Plana: 2.000.000 pta.
1986ko Plana: 3.000.000 pta.
1987ko Plana: 5.800.000 pta.
1988ko Plana: 7.000.000 pta.
2006ko Plana: 9.000 €


ZIZURKIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net