"Audi" edo "Andi" baserria gaurregun bi etxebizitzatan banatua dago. Dituen zenbait ezaugarriei begiratuta, XVI. mendekoa dela esan dezakegu; esate baterako, horma batean eraikera gotikoaren aztarnak ditu, fatxada nagusian leiho erdibitua du, puntu erdiko arkuekin, eta barrualdean, iparrera ematen duen etxebizitzan, zurezko egitura dauka, pieza bakarrekok zutabeekin egina eta habe luzeko tolare zahar baten pieza batzuk dituena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Jatorrizko egitura sendotzea eta teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 3.000.000 pta.