gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '692'

SAN BARTOLOME

Irudia

XV mendean, edo lehenago agian, Oikiak bazuen bere eliza.
Ez daukagu XVI mendean burutu ziren lanen berririk. Oikia, etengabeko auzitan ibili zen Zumaiako herriarengandik banatu nahiean; azkenean, 1486ean Errege-Erregina Katolikoek Zumaiaren aldeko erabakia hartu zuten arte. Arrazoi horrengatik agian, ez zuten nahiko indarrik izan elizako berritze lanari ekiteko orduan.
Bertan ezkondu ziren 1572ko Ekainaren 18an, Francisco Bouquer de Wharthon eta Mariana de Zarauz eta Gamboa. Badirudi, ordea, egun hartan Erretorea nahiko urduri zegoela, ezkontza agiria Bataiatuen liburuan inskribatzeaz gain ematearen izen-abizenak ere oker idatzi bait zituen. Emaztea, hain zuzen, Zarauzko Etxeko Andrea zen eta urte batzu geroago bere jaioterriko Santa Klara Komentuko fundatzaile izango zena.
Errenazentista garaiko erretablo ederrarekin ordez beste barroko bat jartzeak, era berean barroko den bere portadaren trazak eta, gangen euskarrien ezaugarriek pentsa arazten digute tenplu honen benetako berritze lanak XVII mendea aurreratuta egin zirela. Hauek ematen diote egun duen itxura, aldi berean, Gipuzkoako eliza gehienetatik bereiziz.
Badakigu orain denbora gutxi arte bi koru altu zituela. Orain aspaldi ez dela egin zaizkion berriztapenetan egurrezo egitura duen koru bakarra utzi zitzaion.
1560ean Andres de Araozek egin zuen erretablo interesgarria egun tenploko sarreraren ondoan dago.
Saloi-oinplanoko eliza, bi ataleko nabe bakar eta abside angeluzuzenarekin.
Nabearen bi atalak, mentsula oso sinpletatik abiatzen diren erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotutako ertz-gangekin estltzen dira. Sakristia kanoi-erdiko ganga ilargiskadun batek estaltzen du. Erdi-puntuko garipen-arku batek azpatzen du kapera nagusia, bere aurrekaldea erretablo barroko batek hartzen duela.
Murruak harlundazkoak dira, kanpoko kontrahormekin.
Dorrea, erremate barrokoarekin, oinaldean kokatzen da epistola aldetik.
"L" itxurako atari itxi batek babesten du tenplukaren sarrerako zerbitzua egiten duen portada barroko sinplea.
Doi-doi sarreran, ezkerrera, hainbat autorek Andres de Araozkoari egozten dion erretablo errenazentista aurkitzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak teilatuaren eta erreteila orokorra, eraberritzeko lanak eliz atarian eta barne eta kanpoko paramentuen apailatzea eta pintatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1984ko Plana: 1.000.000 pta.
1986ko Plana: 1.000.000 pta.


ZUMAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net