gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '695'

SAN MIGEL

Irudia

Artadi nekazari auzoak 1580 urterako bazuen eliza eta baliteke bere jatorria aurreragokoa izatea.
Hala ere, gaur ikusten den eraikuntza kanpoko itxurarengatik orain denbora asko ez dela burututako lanen ondorioa da.
Lope de Isasti doktoreak 1625ean idatzi zuen Gipuzkoako Compendio historial delakoan "San Migel de Dornutegi" aipatzen da Zumaiako ermiten artean, Artadi auzoko baserri zaharrenetariko baten toponimoarekin.
Garai hartara arte Zumaiako San Pedro eliza nagusiaren menpe egon zen ermita hau, 1739 urtean parrokia bilakatu zen marmolezko harloza batean dioenez. Bertan honako hau irakur daiteke "D. Juan Bautista de Cincunegui eta Gorostiaga, Zumaiako Erregidore eta Alkate, eta Gorostiagako Maiorazgokoak, fundatu zuen eliza hau patronato gisara 1239an".
Haren ondorengoek, Luis Jordan de Unies eta Juana de Zabala eta Cincunegui, haren emazteak 1912an berreraiki egin zuten. Lanak Policarpo de Barrenaren ardurapean egon ziren eta inguruan dagoen Bedua fabrikan eginiko zementua erabili zuen.
Eliza barruan Errosarioko Ama Birjinaren irudi bat gurtzen da, Zumaiako Julio Beobide eskultorearen lehenengo garaiko lana.
Nabe bakarreko eliza, 20 x 10 metroko oinplano angeluzuzenekoa, gurutze-gangekin estalita.
Bertara sartzeko, bere fatxadan aurkezten dituen erdi-puntuko hiru arkuzko eliz atari batetik egin behar da; horietatik erdikoa pasabide bezala erabiltzen da eta beste biak jarleku korritu batzuez takatuak daude beren beheko parteetan.
Teilatua, bere fatxada nagusian, oinplano lauangeluarreko kanpandorre batek koroatzen du, eraikin oktogonal batean irozotzen den kupula batek errematatuta.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxadako sostengu-murruetan egindako konponketa eta sendapeneko lanei, tilatuaren egitura berritzea eta berorren erreteilakoei eta barneko eta kanpoko paramentu bertikalen apailatzea dagozkie batipat, eta kanpaindorrea zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 5.000.000 pta.
1989ko Plana: 4.500.000 pta.


ZUMAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net