1565 urterako, Antiguako Andra Mariaren orderako parrokia berri bat eraikitzeko jestioak hasiak baziren ere, interes kontrajarriek eragindako zenbait auzi zirela medio, 1575 urte arte gutxi gora behera atzeratu zen lanen hasiera.
1578ko Abuztuaren 19ko dokumentu batek dioenez Santuru de Arrezti harginak, "aipaturiko eliza eraikitzeko zimentarrietako batzu zabaldu zituen". San Juan de Altuan hargina izan zuen lankide.
1591tik aurrera, data honetarako bi harginak hilak bait zeuden, Juan de Aguirre Zumarragako bizilagunak bere gain hartu zuen lanen ardura. Elizako burualdearen burutzeak, sakristia eta ateen kokaguneak eta beste zenbait gauzek planteiatu zituzten zalantzen aurrean. Miguel de Altunari deitu zitzaion, hark eraikuntza berriaren ezaugarriak mugatu zituelarik.
1603 urtez gero kontzejuaren deskonformetasuna somatzen da lanen erritmo motelarengatik. Era berean etengabeko eztabaidak izan ziren hauen egokitasunaz eta kostuaz.
Ondorio bezala zenbait errekonozimentu eta peritaje egin ziren. Fray Miguel de Aramburu eta Martin de Basagoitiak parte hartu zutelarik.
Martin de Basagoitia izan zen azkenik 1609 urtetik aurrera lanen berrasteaz arduratu zena.
1575ean hasi baziren ere, 1610 artean oso atzeraturik zeuden, Martin de Basagoitiak, "sakristian falta ziren lanak egin behar bait zuen", "ateratzeko zeuden bi pilareak altxa" eta hasita zeuden lau pilareak jarraitu; guzti hau 1600ean Miguel de Altunak eman zuen trazaren arauera.
Lanetan esku hartu zuten hargin-maixuekin izandako auziak zirela eta, hauek jasan zuten atzerapenaren ondorio bezala euskal gotikoa deituriko estiloan ordezkari nagusienetako bat den eliza hau gehien bat XVII mendean zehar eraiki zen.
Kontutan hartu behar da zenbait autorek gotiko errenazentista bezala izendatzen duten estilo hau berez XVI mendekoa dela.
Portadak eta dorrea berriz XVIII mendean burutu ziren.
Azkenik, arkupeak, erdi-puntuko arkuzko arkuteriak dituztenak, 1826an eraiki ziren.
Euskal gotikoa deitzera eman izan den estiloko eliza karakteristikoa, saloi-oinplano eta altuera berdineko hiru naberekin, fuste zilindriko eta ekinoan obak dituzten kapitel dorikozko kolometan irozotutako gurutze-gangekin estalita.
Portada nagusia barroka du, tenpluaren oinaldean kokatua, eta bertara sartzeko alde hori eta ebanjelioarena korritzen dituen erdi-puntuko arkuzko atari batetik egin behar da. Portada horren bertikalean, oinplano lauangeluar eta erremate barrokoko dorrea altxatzen da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erretabloa garbitzea, ataria errestauratzea eta estalkiak zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 300.000 pta.
1997ko Plana: 10.000.000 pzta.
1998ko Plana: 10.000.000 pzta.