gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko urtarrilak 15, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '707'

AREIZAGA

Herrigune zaharraren kanpoaldean, Zumarragatik Urretxura zihoan errege bidearen ondoan. XVII. mendean Felipe Areizagaren aginduz eraikia da etxe hau, Areizaga jauregia edo Baroikoa izenez ezagutua izan dena.
Tamalez, orduko jauregi hartatik aurreko fatxada bakarrik gertzen zaigu, izan ere gainerako guztia 1952an bota baitzuten zorigaiztoko obra batzuetan.
Fatxada hori hareharri landuaz egina da oso-osorik. Platabandak ditu leihoetan eta solairuen parean. Goian molduroi bat du eta gainean erruz landutako teilategala. Erdi aldean bi armarri haundi ditu, barrokoak, eta bi horien tartean beste bat, txikiagoa. Ate nagusiaren buruan honako hau du idatzita: "La maldición de una madre abrasa y destruye de raíz hijos y casa".
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxada nagusiko teilatu-hegala zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 300.000 pta.
1999ko Plana: 1.000.000 pta.


URRETXU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net