gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '708'

KORUKO ANDRE MARIA

Irudia

Oinplano laukizuzeneko eliza, gehienbat harlanduz egina. Fatxada nagusian, erdialdera, sarrerako portikoa, eta hori bere alboetan dituen bi kanpandorrez inguraturik. Portikoak horma hobiaren forma du, erdian bi orriko atearekin, eta albo banatan bi irudi idulki gainetan eta horma hobi bat gainean beste irudi batekin. Apaindura asko ditu. Portikoaren gainean San Pedroren giltzak eta horren gainean horma hobi handi bat San Sebastianen irudiarekin, eta hori koroatuz erloju bat. Portiko horren alboetan bi portada; ezkerrekoa frontoi zatitu batez koroaturik eta hori era berean idi begi batez erremataturik. Eskuinekoa koroatuz frontoi kurbo zatitua. Barrualdean hiru habearte garaiera berekoak. Lau zutabe karratu zentralak eta horiekin lerrokatuz pilastra erantsiak. Horiek guztiek kapitel handiak dituzte. Absidea biribila da erretaulara egokituta. Alboko bi erretaula ere baditu. Alboetako kapitelak hormaren arrasean, eta horietako hiru iparraldean daude, eta bi, sarrerako haize atearen albo banatan.Korua hiru arku karpanelen gainean dago; horietan handiena erdiko habeartean dagoena da. Sabaia gangaduna, gangak zutabe artean bereizita eta erdiko habeartearen erdian kupula.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkiak eta fatxadak zaharbarritzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 200.000 €
2008ko Plana: 225.000 €
2009ko Plana: 200.000 €
2010eko Plana: 301.000 €

2011ko Plana: 90.000 €

DONOSTIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net