Eraikin honek oinplano errektangularra du. Ekialdeko fatxadaren itxitura zurezko bilbaduraz egina dago. Fatxada horretan bertan, hareharri landuaz eginiko puntu erdiko arku bat gorde du. Tailaturiko teilatu-hegalen zati batzuk ere baditu oraindik. Baserri honek bestela ere badu interesa; izan ere, haren hormetan eta inguruetan badira ustez lehenagokoa litzatekeen eraikin baten aztarnak. Baliteke ustezko eraikin zaharrago hura 1025. urteko aipamen batean ageri den "arzadun" toponimoarekin lotuta egotea.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura berreraikitzea eta estalkia berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 1.800.000 pta.