gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '713'

SAN TELMO

Irudia

Oinplano laukizuzeneko eraikina, klaustro elementu batez, antzinako elizaz eta antzinako komentuko gelez osatua. Fatxada nagusia hiru solairukoa; horren alboetan garaiera handiagoko bi elementu. Sarrerako atean erdi-puntuko arkua alboetako bi zutabez markoztaturik; goialdean balkoia burdin forjatuzko eskudelarekin. Ardatz horretan, fatxada koroatuz armarria. Lehenengo solairua nabarmena da erdi-puntuko arkupeko korridoreaz. Klaustroa oinplano karratukoa harlanduzkoa da. Horren beheko solairuan sei bao erdi-puntuko arkuz inguratuta eta horietako bakoitza hirutan banatuta zutabe zilindrikoz, azken bao horiek ere erdi-puntuko arkuz. Solairu honetako sabaiak ganga formakoak dira nerbio askorekin, eta horien giltzarriak landuta daude. Lehenak bao doblea du albo bakoitzean; horiek ere erdi-puntuko arkuz, eta beiratez itxita. Oinplano laukizuzenekoa da antzinako eliza, eta habearte bakarrekoa. Nabarmenak dira bi zutabe zilindriko handiak, bost aldeko absidea eta sabai gangaduna. Sarrera aldea klaustroari atxikita dago, eta bi fatxada baino ez ditu. Hegoaldera dagoen atean, kanpoaldetik, erdi-puntuko arkua alboetako bi zutabez markoztaturik; goialdean frontoia eta hor horma hobia irudi batekin. Mendebaldera, Hirutasunaren plazan absidea eratzen duen atzeko fatxada. Komentua 1539an Alonso Idiakezen babesean fundatu bazen ere, eraikuntza lanak 1544 eta 1562 bitartean egin ziren, anaia Martin Santiagoren traza jarraituz.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkiak berritzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 240.000 €


DONOSTIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net