Laukizuzen erako oinplanoa eta lau isurialdeko teilatua dituen eraikina. Lau estaiko altuera, hiru estaiko atzealdeko atalaz. Murruak luzituta daude, eta kantoiak eta bao markoak harlanduzkoak dira, erdikoaren kasuan izan ezik, hau jarraitua baita, erdi-puntuko arku beheratuak dituzten bi baoez osatua; bao jarraitu honen gainean, fatxada osoa hartzen duen armarri handia. Bigarren oinean forjazko balkoiak. Hirugarrenean, erdi-puntuko arku erako baoak. Harburu landuak.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Fatxadako murruak tinkatzea eta zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko Plana: 45.000 €
2007ko Plana: 14.000 €