gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '74'

SAN BARTOLOME

Irudia

Oinplano errektangularra eta zortzialdeko absidea dituen nabe bakarreko eliza. Absideak kontrahormak ditu kanpoaldean.
Lau ataleko nabea barrukaldean kontrahormak dituena. Lehen atala ertz-ganga batez estalia dago eta beste hirurak gangatxoak dituzten kanoi-gangez.
Oinplano lauangularreko dorrea, elizaren oinaldean, erdiparean. Bertan ere dago zurezko egitura duen arkupea eta atari horretara harmailada handi batez igotzen da.
Amezketako eliza horren eraikuntza XVI. mendearen erdialdean hasi zen.
Juan de Okarriztia maisuak bertan lan egin zuen 1547 eta 1550 urteen artean.
Hargin maisu eta herriko semea zen Miguel de Sarastumek obren ardura hartu zuen 1566. urtean eta, bere anaia Juanekin batera, elizaren burualdea eraikitzeko hitza eman zuen. 1570. urtean kontratu berri bat egin zuten; kontratu horretan Miguel de Sagastumeri obrak hamabi urteko epean bukatzeko agindua ematen zitzaion. Hala ere, 1589 urtean hil zen eta emandako hitza ezin bete izan zuen. Pedro de Mendiolak eta Martin Nicolas de Leizarragak aztertu zituzten egindako obrak.
Esaintzailerik gabeko zenbait enkante egin ondoren, 1590. urtean Andres de Ibarrolaburu maisuari eman zioten obrei segida emateko ardura. Berak bukatu zituen, Joanes de Iriberriren laguntzarekin, 1595. urtean.
1611. urteaz geroztik Domingo de Ibeaga eta Domingo de Sarasola harginek lan egin zuten Amezketako eliza horretan; eta beranduago Martin de Galarzak, 1695ean Pedro de Beroiz y Zabala kontratatu zuten, hormak, kontrahormak eta teilatua buka zitzan. Guzti hori, 1706 urtean gutxi gorabehera bukatu omen zen.
1708. urtean "Maestro del Real Colegio y Santa Casa de Loyola" titulua zuen Martin de Zalduak, obrak behin betikoz bukatzeko egin behar ziren lanen azterketa zehatza eta erabatekoa egin zuen. Pedro Berroiz y Zabalak eta bere anaia Juanek, Alfonso de Eizmendi, harginarekin batera, egin zituzten, azkenik, lan horiek.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura erabat konpontzea zurezko egitura dagoen bezala gordez.
Barrukaldean: aintzinako hilobien zurezko estaldurak zaharberritzea eta erretauala nagusia eta alboko biak garbitzea eta xilofagoen kontrako tratamendua.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 10.000.000 pta.
1990eko Plana: 3.600.000 pta.
1991eko Plana: 4.000.000 pta.


AMEZKETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net