Oinplano laukizuzeneko eraikina. Estalkia bi isurkikoa da. Hormak harlangaintz leundukoak dira; hertzetan harlandua dauka. Fatxadetan ez da inolako interesa duen arkitektura elementurik ikusten. Aipagarria da, hala ere, baoen distribuzio erregularra fatxadetan, egurrezko leihoburuekin.
Mendebaldeko aldean eraikin atxiki bat dago, egurrezkoa, belar bildua jasotzeko.
Toledogoiena abizena lehen aldiz Amezketan agertzen da, 1686an (BDTT).
LOPE MARTINEZ DE ISASTIk, berriz, 1625ean Amezketako "Toledo goiena" aipatzen du Gipuzkoako oinetxeen artean (Martinez de Isasti, 1972: 109).
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina birgaitzea zurezko estruktura mantenduz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 15.000 €