Oinplano karratua eta lau isurialdeko estalkia dituen eraikina. Hiru solairu. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituztela. Fatxada nagusian puntu erdiko arku dobeladuna dauka, balkoi jarraitu handi bat lehenengo solairuan, eta Amezketa leinuaren armarria.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 3.000.000 pta.