Oinplano laukizuzeneko erakina, mendi magalean kokatua. Bi solairu eta ganbara, eta bi isurialdeko teilatua. Ezkerraldean, eraikin atxiki irekia, untzitegi bezala erabili izan zena. Aurrealdea ardatzetik mugituta dago, morterozkoa kanpoaldean. Forjatuko lerroa eta hutsunetako leihoburuak zuriz markatuak ditu. Albo-aldean, puntu erdiko arkua, dobelaz eraikia eta hareharrizkoa. Harlangaitzezko hormak, kanpoaldera luzituak. Barrualdeko egitura egurrezkoa da, eutsia eta ganbaran ziriak dituena.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 37.000 €