gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '781'

ZARAUTZ

Castillako Alfonso VIII Erregek 1200 urtean, Gipuzkoako lurraldearen jabe egin eta Donostia hiria sortu ondoren, itsas ertzean herri berriak sortzeko politikarekin jarraitu zuen, defentsa eta ekonomia helburuekin.
Getaria herriaren fundazio-ohorea eta hiri agiria Alfonso VIIIak 1209 urtean luzatu zuen.
Hiriak iragan urteetan dudarik gabe lortu zuen politika eta merkatal mailako ospeak bestalde, nozitu behar izan zituen eraso eta suteak ekarri zizkion.
Horrela, 1579ko Urtarrilaren 5ean suak kiskaldu zuen. 1638an herriak kalte handiak nozitu zituen itsasotik eraso zutenean. Lehen Karlistadaren ondorioz, 1838 urtean, egoera onean 15 eraikuntza bakarrik geratu ziren. Eta azkenik, 1875 urtean, Bigarren Karlistadarekin, berreraikitako etxe guztiak berriro lurrera erori ziren.
Erdi-haroaren bukaeran etxe guztiak egurrezkoak zirela kontuan izaten badugu, eta beranduago ere gehien erabili den materiala egurra izan dela kontuan izanik, ez da harritzeko gauza hain etxe gutxi eraso desberdinen ondoren zutik irautea.
Hauetako bat kale Nagusiko orubean dagoena da, erdi-haroko arrastoak nabarmen dituelarik. Etxe hau Gurasoen Orubea ere deitzen da.
Ia fatxada nagusia besterik gordetzen ez duen arren, bere hondar harlandu, portda eta leihate gotikoekin, zutik eusteak merezi du bere iraupen eta ohorearen sari modura.
Getariako kale Nagusiko 12 zk.ko orubea Salbatore parroki elizaren ondoan kokatua dagoena, edifizio antzina-antzinako baten herexek okupatua dago, jatorrizkoarenetik murrua beste ezertxo ere geratzen ez den arren.
Sortetxe hau espazio publiko bezala erabiltzeko zer posibilitate ote zegokeen pentsatzen, eta horretarako oraindik irauten duten aztarnen aurretiazko sendapena lortu behar zen nahitanahiez, eta orobat indusketa arkeologiak egin, ze oinetxearen kokapena kontutan izanik, ekar bait dezakete datu berririk Getariaren iragana ezagutzeko.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Oinetxearen garbiketa, murruak sendotzea eta jostea, arkuzko irekidura fatxaden, harlandu solteen finkatzea eta indusketa arkeologikoa.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 3.500.000 pta.
2006ko Plana: 215.000 €


GETARIA

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net