gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko urtarrilak 3, ostirala

 

select * from iglesias where id = '843'

MURGIARAN

Oinplano angeluzuzena duen familia bakarreko baserria, SE-ra jotzen duen fatxadarekiko perpendikularki dagoen gailurra duena. Bi isurkiko artesau erako hodi-teiladun estalkia. Harlangaitzez egindako horma perimetralak. Bi solairu eta ganbara bat ditu.

SE aldeko fatxada nagusia zarpiatua eta kareztatua dago. Lurraren desnibela dela eta, fatxada hau oso laburra da. Lehenengo solairuan leiho-baoren bat du, eta lau bakoi karelduneko lerro bat. Alde honetatik baserriko ganbarara pasatzen da zuzenean, hormigoizko zubi bat aurrena eta, gero, zurezko portale baten bitartez. Ganbara parean, beste hiru leiho-zulo daude. NE eta SW fatxadek, zati batean, landugabeko itxitura-oholtzak dituzte lehenengo solairuaren eta ganbararen parean. Bi fatxada hauek lehenago deskribaturikoa bezalatsukoak dira. NW-ko fatxadak harlangaitzezko horma-atalak ditu bistan, eta beste hiru leiho-zulo eta gezi-leihoren bat ditu. Teilatupe erantsi batek fatxadako paramentuak estaltzen ditu zati batean.

Eraikinaren egitura zortzi zutoin pieza bakarrekotan bermatzen da, non enarabuztan eran loturiko habeak eta besoak lotzen diren. Zutoinetako bat berrerabilitako dolare gotikoko pilare bat da. Ganbarako oholtza matxienbratuko itxitura-atal batzuek, gailurraren azpian, bitan banatzen dute ganbara hau. Jatorrizko bi eskaileraren bidez igotzen da ganbarara. Petral, gapirio eta latek teilatuari eusten dion egitura osatzen dute. SE aldeko txokoan, eranskin baten barruan, dolare zahar bat dago.

Murgiaran jatorriz XVI. mendekoa da. Baina XVII.aren lehenengo erdialdean berregin egin zen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Birgaitze orokorra.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2011ko Plana: 63.000 €

MUTILOA

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net