gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '794'

SAN MIGEL

Saloi oinplanoko tenplua, nabe bakarra eta abside angeluzuzena duena. Harri-hormak ditu, eta sabaiko egitura, berriz, bistako zurez egina. Bertan nabarmentzen dena, ordea, traza desberdineko lau figura geometrikoz osatutako zoru artistikoa da (figura horietako bat duela gutxikoa da); adreiluz eta uharriz eginda daude, mosaiko baten antzera. Aldarea estilo churriguereskokoa da. Sarrera albo batean dago, erdi-puntuko arku batez eginda. Kanpoaldean oinplano angeluzuzena eta lau isurialdeko teilatua ditu; honen erremate gisa, harlanduz eraikitako kanpandorrea du.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea, xilofagoen aurkako tratamendua eta erretaula eta zurezko hainbat taila zaharberritzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 45.000 €


LEGAZPI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net