Ermita honek oinplano laukizuzena eta bi isurkiko teilatua ditu. Nabe bakarrekoa da. Absideko aldea gainerakotik aldenduta dago puntu erdiko arkuko bao baten bidez. Ate dintelatu harlandua, egurrezko egitura duen portiko batek babestua. Ur bedeinkatuaren ontziaren ondoan inskripzio bat dago "1663" datarekin. Ate-zango batean gurutze bat dago zizelkatua. Eliza-aurrean atari estali bat dauka, gainerako sabaia baino baxuxeagoa eta egurrezko egituraduna. Eraikuntza manposteriakoa da, izkinetan, kontrafuerteetan eta fatxada nagusian harlandua. Manposteria kalizazkoa da batez ere, baina badira errekarriak ere. Hor eraikuntza garai desberdinak antzeman daitezke.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Birgaitze orokorra.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 160.000 €