Eraikin handia: 20x22 m-ko oinplanoa, gutxi gorabehera. Teilatua bi isurkietara dauka. Hiru solairu eta ganbara. Atarte interesgarria, zilindro formako egurrezko zutabearekin. Bi suebaki elkarri gurutzatuta. Fatxadetan eranskinak ditu. Fatxada nagusi handia, egurrezko bilbadurarekin eta harlanduak bao ertzetan. Harlanduzko hutsune txaranbelduak alboko fatxadan, ganbara azpiko zonaldean, eta harlanduzko hutsuneak goiko aldean.
Egurrezko jatorrizko egitura, XVI. mendekoa, aro barrokoan aldatua, XVIII. mende aldera: Pieza bakarreko zutoin batzuk dauzka; beste batzuk moztuta edo ordeztuta daude. Zutoinetan ziri bikoitzak daude; han batzen ziren habeekin eta zutoinen kanalekin, non egurrezko zolak tope egiten zuen. Habe malguki baten edo sagardo dolare baten ardatzaren balizko aztarnak. Horma banatzaile baten aztarna: luzean mihiztatutako oholtza. Harrizko eserlekuak hormari itsasiak, txarrantxatze horizontalak eta zeharkakoak, eskuin oinak, beso bihurrituak, hiltzeak eta abar. Estalkian petral gehiegi.
Kontserbazio maila ez da ona, eta horrek zaildu egiten du lehen solairura igotzea. Lau etxebizitza izan ziren bertan, aspaldi utziak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren birgaitze orokorra.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko plana: 22.000 €
2009ko Plana: 20.000 €