Baserriak oinplano errektangeluarra du eta bi isurialdeko teilatua, fatxada nagusira bideratutako gailur perpendikularrarekin. Nabarmentzekoa da fatxada horretako sarrerako erdi puntuko arku handia, harlanduz inguratua. Egun, hori aldatua dago dintelarria duen bao bat egiteko. Fatxadan oso bao gutxi, guztiak dintelarriarekin. Behe solairua eta altuera bat dauka. Manposterian eraikita dago.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Hormaren konponketa.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 20.000 €