gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 27, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '817'

SAN ESTEBAN

Oin-plano angeluzuzena duen landalurreko kapera txiki honetan, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra. Gainaldearen egitura, teilape irekia egituratzen duten goiara-armadura xehea, garai berekoa da, baina hala ere, bada aldarearen gainean hiru hormataleko hegazpe xume bat, gizaldi bat geroago mihiztatua. Hegazpea ostiko gaineko astazaldizko bi faldoiz eratu da eta, erdian, habe lauzko alfarjeari eusten diote; inoiz era polikromatu gabeko zurezko hegazpe horren habetartea zinta eta saetin erara kasetoiturik dago. Ideia Elgoibarko San Pedro baselizako jatorrizko sabaitzarekin zuzenean lotuta dago eta aldarea jaus daitezkeen lohietatik babesteko erarik merkeenatikoa da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea eta barnealdea egokitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2009ko Plana: 8.000 €

2010eko Plana: 23.442 €

SORALUZE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net