Herriko plazan dagoen parroki eliza, haren aurrealdea zehaztuz. Tipologiari dagokionez "euskal gotiko"ko eliza zutabedunen ezaugarriak ditu; hiru habearte eta bost atal. Habearteak zutabez banatuta eta horiek harrizko oinarria eta zurezko zutabea. Gangak egurrezkoak, alboetan ertz gangak eta obalo formakoak erdian. Koruaren egitura eta eskudela zurezkoak. Sarrerako bi ate, horietako bat arku konopial makotu ederrekin, bestea, gaur egun erabiltzen dena, inolako balio interesgarririk gabea, arku zorrotza arkibolta batekin eta giltzarri apaindua karaktere gotikoko inskripzioarekin. Oinetan dorre bat, bi atal bereizirekin. Lehenak, zaharragoa, lau angeluko oinplanoa du eta horma hobia elizaren izeneko santuaren irudiarekin; bigarrena, gorputz barrokoduna.
Teilatua zaharberritzea.SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2009ko Plana: 40.000 €