gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '825'

SORABILLAKO SAN MARTIN

Eliza honen patronatoa urte luzez Azelaingo leinuaren izan zen. Zelaingo leinuaren oinetxea elizaren inguruan zegoen, Donostia-Tolosa autobidea ebakitzeko lurreratu  zuten arte.Dokumentu frogarik eduki ez arren, portada nagusiaren ezaugarriengatik, arku zorrotzean arkiboltakin, esan liteke XIV mendekoa dela eliza hau.Halere, gure eliza gehienetan gertatzen den bezala, egungo tenplua XVI mendearen haseran eraikiko zen, XVII eta XVIII mendeetan aldaketak nozituz.Eliza, haseran saloi oinplanokoa zen nabe bakar batekin, eta aurrerago aldamenetako bi kaperark erantsi zitzaizkion.M.ª Asunción Arrazola historigileak, “El Renacimiento en Guipúzcoa” liburu inportantearen egileak dionez, lehen eraikuntzaren traza kontserbatzen da, aldamenetako kaperak gehitu baino lehenagokoa.Gurutze latindarren itxurako oinplanoa du eliza honek, hiru ataleko nabeari eta abside poligonalari gurutzadura faltsu bat eratzen laguntzen duten bi albo-kapera eranstearen ondorioz.Gangak gurutzezkoak dira, beren nerbioak harroin gotikozko pilastretan deskargatzen direla.Sarrera arku zorrotzeko arkiboltazko portada batetik egiten da. Portada hau, bere aldetik, epistola aldean zeharki luzatzen den harrizko euskarriekin jasotako eliz atari polit batek babestua dago. Albo-murru honetan, dobelazko arku zorrotzeko ate bat –egun takatua- eta beste bat dinteldua ikusten dira.Hormak harlanduzkoak dira kanpoko kontrahormekin, eta erakusten dituen baoak berriz, Errenazimendu garaiko erdipuntuko arkuzkoak.Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez. SUBENTZIONATUTAKO OBRAKTenpluaren eta eliz atariaren estalkiak berritzea, barneko paramentuak eta gangak konpontzea eta erretabloak errestauratzea. SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA1985ko Plana: 3.500.000 pta.

ANDOAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net