gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '83'

ANTIGUAKO ANDRE MARIA

Irudia

Portada hareharrizko, arku zorrotzean dobelak dituela; Andra Mariren irudi gotiko polikromatua (Amabirgina eserita Haurra magalean duela); eta ermitaren deiturak berak (Antigua), guztiak pentsa arazten du erdi-harokoa dela ermita hau.
1554ko Abuztuaren 7ko dokumentu baten arauera, Magdalena de Oñaz y Loiola Anderea, Ignazio Deunaren arreba, Juan López Gallastegi Echeandía orubeko Jaunarekin ezkonduak "Antiguako lanetarako dukat bat bidali zuen", bere alde mezak eskeintzeko diruaz aparte.
Halere lehen ermita hura egungo errepidearen bestekaldean aurkitzen zen, eta 1769 urtean serorarentzat etxea, baratza eta sagasti bat zeuzkan.
XVIII mendearen amaieran Europan sortzen ari ziren filosofia korronte berrien ondorioz, ermita gainbehera etorri zen eta 1819 urtean bere ondare guztiekin saldu.
Urteetan zehar berriztaketa eta aldaketa desberdinak jasan ditu, hauen artean aipagarriak dira, 1942ko Abuztuaren 15ean korua erori zela eta egin ziren berriztaketa lanak.
Lan hauek herritarren partaidetzarekin egin ondoren, ermita 1943ko Errosario igandean inauguratu zen berriro, egun horretan bedeinkazioa Gasteizko Gotzaia zen Lauzurica Monseñoreak eman ziolarik.
Oinplano angeluzuzeneko landa-eliza, altuera berdineko hiru naberekin, bata bestearengandik zurezko habetzan eta soileriazko sabal bati eusten dioten baita ere zurezko zutoinezko ilaren bitartez bananduta.
Kanpoko hormak harlangaitzezkoak, harlanduzko kanoiekin, eta bi isurkiko teilatua, ezpataina batean erremataturik.
Eliz atariaren egitura zurezkoa da eta estalkia bi isurkikoa fatxada nagusian, nondik tenplura sartzen bait da arku zorrotzeko dobelarrizko portadatik.
Erretaulen multzotik azpimarratzekoa da erretaula nagusian dagoen Antiguako Andre Mariaren irudia, XIV. mendeko zurezko irudi tailatu polikromatua, inguruan zenbait pintura dituela: Jesus haurrarena, San Ignazio Loiolakoarena, San Joserena eta San Antoniorena. Eskuinaldeko erretaulan Doloretako Amaren irudi bat, Santa Magdalenaren beste bat eta San Domingoren olio pintura bat daude. Ezkerreko erretaulan, berriz, Nazareteko Kristoren irudi bat, San Migel goiaingeruaren olio pintura eta Aingeru Guardakoaren antzinako irudi tailatu bat.


SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erreteila orokorra, barneko paramentu bertikalak saneatzea eta zarpeoa eta barrualde guztiaren apailatzea eta pintatzea eta erretaula, egitura eta altzarietako egurra intsektu xilofagoen aurka tratatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 133.040 pta.
2002ko Plana: 5.920 €


ANTZUOLA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net