Hiru fatxada askeko eraikina, oinplano irregularrekoa (14 m x 17,50 m). Kanpoko hormak harlangaitzezkoak dira eta harlanduzko eskantzuak dituzte. Fatxada nagusian arku zorrotzeko sarrera, harlanduzko obra. Kontserbatzen duen leiho txikiak erdi puntuko arku alfizduna du. Lehen solairuan geroago zabalduriko hutsarteak daude, baita alfiz batez inguraturiko arkudura bikoitz baten aztarnak ere. Bigarren solairuan leiho konopial bat, zitori horia duena, eta tudor arkudun beste bat nabarmentzen dira. Torrekua dorrearekin Errenteri hiriaren sarrerako ate bat sahiesten zuten.
Kronologikoko XV. mendean kokatu daitezke. Garai hartan nortzu izan ziren beren jabeak jakiteko daturik ez dugu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990ko Plana: 1.500.000 pta.