gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko urtarrilak 3, ostirala

 

select * from iglesias where id = '842'

MAñASTEGIZAR

Oinplano angeluzuzena duen familia bakarreko baserria, SE-ra jotzen duen fatxadarekiko perpendikularki dagoen gailurra duena. Bi isurkiko artesau erako hodi-teiladun estalkia. Harlangaitzez egindako perimetropareta, harlanduzko eskantzuduna. Solairu bakarra, ganbara eta sotoa ditu. Exentua; SE aldean, ate-aurreen parean, ogi-labe moduan erabilitako eranskin bat du, bi isurkikoa. W-ko ertzaren ondoan, exentua baita ere, garaje gisa erabiltzen den hormigoizko eranskin itsusgarri bat dago. Fatxada nagusiak ate handi bat du N aldetik, bertatik sotora pasatzeko. Sotoaren gainean, behe-solairuan beraz, balkoi kareldun bat dago. Sarrera nagusia fatxada honetan dago, baina bertatik S aldera. Atalburu moduan habe-sektore bat erabili da. Sarrera orri bakarreko atea da, zeinak goi-eskuinaldeko ertzean

behatxulo txiki bat duen. Lehenengo solairuak ganbarara jotzen duten baoak ditu. Pinoia zati batean itxita dago oholtzaren bidez. NE-ko fatxada altua da, lurraren desnibelak horretaratuta, eta sotoa argitzen duten bi gezi-leiho ditu. Behe-solairuan bi balkoi kareldun ditu, lehengo harlanduzko bi lehio zaharren ordezko. Hirugarren leihoa itsututa dago. Ganbara alde honetatik itxita dago oholtzaren bidez. NW-ko fatxadak leiho txiki bat du behe-solairuan, eta bi gezi-leiho txiki ganbararen parean. Azkenik, SW-ko fatxadak -oso behean gelditzen da lurraren desnibelaren ondorioz- teilatupeeranskin bat du alderik alde, teilatuaren luzakin batek estalia. Bertatik ganbarara igaro daiteke zuzenean, zurezko zubi baten bitartez. Estalki nagusitik irteten den teilatutxo batek babesten du sarbidea. Lehenengo solairuaren parean, teilapearen azpian, karrerapea dago, gurdiak eta nekazaritza-tresnak gordetzeko tokia alegia.

Eraikinak ganbarako forjaturainoko barne karga-hormak ditu. Horma horiek honela daude banatuta: fatxada nagusitik sartu eta lehenengo hormartean fatxadarekiko paraleloki, karga-horma bat dago. Horien arteko tartean sarrera dago. Sarreratik eskuinaldean sukaldea dago, eta sukaldea bereizteko eraikinaren NE aldea hartzen duten geletatik beste karga-horma bat dago perpendikularki. Gainerakoan, erdialdean beste kargahorma batek ukuilua bitan zatitzen du. Ganbarak pieza bakarreko zazpi zutoin-ardatz ditu, erregurlarki jarriak, zeinetarik bi baserriak lehendik zuen dolare gotiko baten pilare bi diren. Zutoin-ardatz horiek habeas eta besoak lotzen dituzte (enarabuztan eran), bai eta petralak eta gapirioak ere, baserriaren egitura osatuz. Fatxada nagusiko pinoia itxita dago oholtza matxinbratu bidez.

Mañastegizar jatorriz XVI. mendeko baserria da, eta garai horretako zurezko egitura zati handi bat gordetzen du.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2011ko Plana: 9.500 €

MUTILOA

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net