Laukizuzen formako oinplanoa eta bi isurialdeko teilatua ditu. Harri-hormaz egina da. Atzeko hormaren zati bat erorita dago. Fatxada nagusian, erdian, bebarrua eta haren gainean zurezko egituraren itxiera dauzka oraindik. Barruan jatorrizko zurezko egituraren zati bat zutik dauka oraindik, bere zutabe handiekin, eta konponketak egin zaizkie kontserbazioa ziurtatzeko.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 15.000 €