gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '98'

SAN MARTIN

Irudia

Dauden erreferentzia historikoen arauera, Aramak 1350 urtean eliza bat zeukan. 1399 urtean nekazal parrokia zen eta Villafrankaren eskuetara pasatu zen. Herri independiente bezala 1615 urtean osatu zen.
Gorosabelek bere Historia-Geografia Hiztegian dioenez, Oriako Batasunak erabaki zuen bere bilerak "Aramako eliza parrokialaren estalpean" ospatzea.
Mende honen hasieran, udal zerbitzuak, elizari erantsitako erakuntza txiki batean zuden, gaur egun frontoi txiki bat aurkitzen den lekuan.
Gaur egun ezagutzen dugun tenpluak itxuraz behintzat, antzinako arrastorik ez du ia batere gordetzen, duela gutxi eraikitakoa edo denboran zehar aldaketa asko nozitutakoa bait dirudi.
Lehen tenpluaren arrasto bezala, Andra Mariren taila arkaizante bat bakarrik jo daiteke; Aita Lizarraldek zioenez taila hau Mendizabal baserrian gordetzen zen.
Oinplano angeluzuzen eta nabe bakarreko tenplua, alboetan leihate zabalek zulatutako eranskin ia erdizirkular batekin, non aldare nagusia kokatzen bait da, oso sinplea eta erretablorik gabea. Bertan gurtzen dira Toursko San Martin titularraren irudi bat eta Arrosarioko Ama Birjinaren beste bat.
Barrundegia bera nahiko altuera handikoa da eta luzetarako kanoierdiko ganga batek estaltzen du, sabai launeko bi arbo-bandatan irozotuta.
Badago koru bat oinaldena, eta honen pean arku oso beheratuko portada sinple bat aurkitzen da.
Dorre oinplano lauangeluarra da piramide-formako estalkiarekin.
Eliza eta apaiz-etxeta pilotaleku bezala erabiltzen den tartegune estali batek bananduak daude.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkien zurezko armaduren konpontzea, egoera txarrean aurkitzen ziren laten ordezkapena eta erreteilatzea, nola elizan hala apaiz-etxean. Lanak tenpluaren fatxaden zaharberritze orokor batekin errematatu dira.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 3.000.000 pta.
1990eko Plana: 2.000.000 pta.


ARAMA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net