gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '733'

ETXEAUNDI

Irudia

Baserria Lizartzako herrigunetik gertuko mendi-hegal batean dago, nahiko toki aldapatsuan, Orexara doan errepidearen ondoan. Bolumen handiko baserria da, oinplano angeluzuzena, S-ra ematen duen fatxada nagusiarekiko perpendikularki dagoen gailurra duena. Bi solairu, ganbara handi bat eta soto bat ditu, eta bi isurkiko zurezko estalkia.
Fatxada nagusia harlangaitzezkoa da -zarpiatua eta kareztatua- eta zurezko bilbadurak ditu. Beheko solairuan burudun ate bat eta lau leiho txiki ditu. Lehen solairuan, zurezko markodun lau leiho erregular eta harlanduz inguraturiko beste bat. Leiho horien behealdean harrizko harburu lerro bat. Bilbadurak eta harri-hormak ganbara zati batean estaltzen duten arren, ganbara guztiz
zabaltzen da teilatupeko espazioan. E-ko fatxadan ere zurezko bilbadurak daude lehenengo solairutik gora. Bertan, zurezko orridun bi ate daude, bai eta lau leiho-zulo irregular ezberdin ere. N-ko fatxadan zurezko bi orridun sarrera-ate bat dago, eta lau leiho, zeinetatik bi harlanduz inguratuak dauden. Ganbara ere irekita dago alderdi honetatik. W-ko fatxada besteak baino
eskasagoa da, eta honek ere bi orriko sarrera-ate bat dauka, horietako bat zatitua, eta lau leiho-zulo. Itsatsitako eranskin batek zati bat estaltzen du. S-ko fatxada nagusia bezalaxe, gainerako fatxadak ere harlangaitzezkoak dira.
Eraikinaren zurezko egitura behe-solairuko sotoaren gainean altxatzen da, non zutoin-ardatz edo harlanduzko ostiko handi batzuek eusten dioten baserriaren pisuari. Sekzio handiko hamar zutoin pieza bakarrekotan sostengatzen da egitura osoa; horiei S-ko eta E-ko pieza bakarreko 8 zutoinak gehituz gero, guztira 18 zutoin ditugu. Eraikinaren erdialdean XVI. mendeko dolare gotikoaren egitura du, bi pilare gordetzen dituena. Zurezko estalkiak gapirio luze batzuk ditu, sekzio handiko petralez eutsita. Zutoin, habe, petral eta besoen multzo osoa enarabuztan eran eta aho-zirikako mihiztaduran lotuta dago.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura zaharberritzea eta sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 36.000 €
2008ko Plana: 63.000 €


LIZARTZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net